Legorretan PCR probak egingo dira

0
EITB

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

Legorretako bizilagunak, 40 eta 80 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA  Alegiako osasun zentroan (martxoak 09, 09:00etatik aurrera), telefono honetara deituz:

943 653212

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Legorretako kiroldegian jarriko da martxoaren 10ean (asteazkena). PCRak honako ordutegi honetan egingo dira:

Asteazkena: 15:30-20:00

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.