Azpeitiko Udalak Aste Santuan haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu

0
PRUEBA
Azpeitiko Udalak haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu herrian zein Urrestillan Aste Santuko oporraldirako. Ekintzak martxoaren 29an, 30an eta 31an izango dira, goizez, 10:00etatik 13:00etara; Urrestillan ere eskainiko da zerbitzua. Adin tarteka banatuta gauzatuko dituzte ekintza guztiak eta indarrean diren osasun protokoloen arabera osatuko dira taldeak. HH 5etik LH 6ra bitarteko haur eta gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera.

Iada, izen ematea martxan dago eta martxoaren 18an, osteguna bukatuko da; ikastetxeen bidez zabalduko da ekintzen inguruko informazioa osoa familietara. Izen ematea online egin beharko da. Dena den, izena Internet bidez emateko zailtasunak dituztenek Gazte Informazio Bulegora (GIB) joan –Sindikatu Zaharreko lehen solairuan–, hango 943-15 71 60 telefonora deitu edo gib@azpeitia.eus helbidera mezua idatz dezakete. Ekintzetan izena ematen dutenek hamabost euro ordaindu beharko dute.

Gaztelekuari dagokionean, martxoaren 29, 30 eta 31an arratsaldez irekita egongo da ohiko ordutegian.