Udalak Corrugados Azpeitia ireki ahal izateko baldintza legal guztiak beteko lituzkeen proposamena aurkeztu du

0
Corrugados Azpeitiaren balizko irekiera aztertzeko Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Azpeitiko Udala eta CL empresako arduradunek bilera egin dute egoera aztertzeko, eta Azpeitiko Udalak bere porposamena aurkeztu du bertan.

Azpeitiko Udalak interes berezia erakutsi du Corrugados Azpeitia irekitzeko aukera hipotetikoaren aurrean. Lanpostuak sortzeko helburuz Corrugadosen irekiera lagundu eta bultzatu nahi du. Beti ere, eta hasieratik adierazi moduan, ingurumeneko baldintza guztiak eta arau urbanistikoak zorrotz beteaz.

Borondate horren adierazle, gaur arratsaldeko bileran, ingurumen baldintza, arau urbanistiko eta legal guztiak beteko lituzkeen aukera mahai gaineratu du. Eta eskatu die inplikatutako eragile guztiei jarrera eraikitzailez aztertu eta lantzeko. CL empresak, momentuz, ez du interesik erakutsi aukera horren inguruan.

Bestetik, Azpeitiko Udalak adierazi du labeak herrigunean irekitzeko aukera informe teknikoen menpe dagoela. Oso konplikatua izan daitekeela aurreratu duen arren, informe tekniko definitiboen zain gelditu da erabakia.

Azpeitiko Udalak gaur mahai gainean jarritako proposamena, bihar 11:30ean, udaletxeko pleno aretoan, prentsaurrean azalduko du.