Hizkuntza Juridiko Moderno eta Irisgarria Sustatzeko Protokoloa sinatu dute

0

Justizia Ministerioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin, Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiarekin eta beste erakunde juridiko eta akademiko batzuekin batera, Hizkuntza Juridiko Moderno eta Irisgarria Sustatzeko Protokoloa sinatu du, hizkera horrek Justiziarekin harremana duten herritarren eskubideen alde joka dezan.

Protokoloak hizkuntza juridikoa argitzeko eta modernizatzeko Batzorde bat sortzea aurreikusten du. Hitzarmena sinatu ondoren, Jarraipen Batzorde bat sortuko da, protokoloan ezarritakoa behar bezala bete, kontrolatu eta interpretatu dadin.