Europako Osasun Txartela doakoa dela azpimarratzen du Kontsumobidek

0

Kontsumobidek gogorarazi du Europako Osasun Txartela eskuratzea doakoa dela, eta Gizarte Segurantzaren webgunean eskura daitekeela, formulario erraz bat betez. Gizarte Segurantzako zenbakia beharrezkoa da, eta gainerako datuak ohikoak dira.

Kontsumoko Euskal Institutuak zehapen-espedientea abiarazi du tramitestarjetasanitariaeuropea.com ataria kudeatzen duen enpresaren aurka, kontsumitzailea nahas dezakeen informazioa emateagatik. Enpresak ofizial-itxura ematen dio web-orri honi, nahiz eta gestoria birtual baten webgunea izan eta doakoa den dokumentu bat lortzeagatik kobratu.

2019an jada ikuskatu egin zen tarjetasanitariaeuropeaonline.com ataria, eta beste webgune batzuk detektatu dira, batzuk enpresa berarenak eta beste batzuk Budapesten kokatutako enpresa batenak, taktika bera erabiltzen dutenak.

Orrialde horien itxura Europar Batasuneko webgune ofizialen antzekoa da. 59 euro kobratzen dituzte kudeaketa-izapideengatik, baina informazio hori oso letra txikian agertzen da orri-oinean, scroll luze baten ondoren. Paragrafo horretan, toki-administrazioek eskaera egiteko hainbat modu eskaintzen dituztela adierazi ondoren, baieztatzen da, halaber, administrazio publikoan EOTa lortzeko kudeaketak egiteko, erabiltzaileak «behar diren ezagutzak izan beharko dituela, batetik, joan-etorriak egiteko eta kudeaketa eskatutako ordutegian egiteko denbora librea, eta, bestetik, tresna egokiak»; beraz, kudeatzaile profesionalekin lan egitea gomendatzen da, hala nola webgunean bertan, eta orduan adierazten dira tarifak. Errealitatean, EOT web bidez lortzea erraza da.

Adierazi dugun bezala, orriaren itxurak nahasmena eragin dezake, eta erabiltzaileak 59 euro ordaindu behar ditu, benetan erraza eta doakoa den izapide batengatik.

Honako hauek dira detektatu diren webgunean eta saihestu behar direnak:

  • tramitestarjetasanitariaeuropea.com
  • tarjetasanitariaeuropeaonline.com
  • solicitudtarjetasanitariaeuropea.com
  • tramitartarjetasanitariaeuropea.com

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, pertsona guztiei gomendatzen die Europako Osasun Txartela behar badute, lasai eskatzeko; izapideak arintzen ditu, eta bidaian zehar behar medikoren bat izanez gero, mediku-arreta jasoko dute. Adierazi dugun bezala, izapidea doakoak diren bide ofizialetatik egitea gomendatzen dugu.