Idoia Mendia Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkartearekin bildu da

0
PRUEBA

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteari legegintzaldi honetan bere sailak martxan jarriko dituen neurriak aurreratu ditu.

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea eta Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea alboan zituela, Mendia Eduardo Junkerarekin, Josemi Ayerza ADEGIko presidente eta idazkari nagusiarekin, hurrenez hurren, bildu da Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Lehendakariordea izendatu zutenetik eragile politiko, sozial eta ekonomikoekin izandako harremanetan kokatzen da hitzordu hori.