Barakaldoko Castaños ibaiaren meandroan sentsibilizazio eta boluntariotzajardunaldiak

0

140 boluntariok 106 zuhaitz eta 70 zuhaixka landatuko dituzte. 

Gurutzetako BHIko ikasleek eta Barakaldoko herritarrek Castaños ibaira hurbiltzeko aukera izango dute, Tellaetxe parkearen parean, Gorostizako kiroldegiaren ondoan, ibaiertzeko zuhaitzak landatzeko. Ekintza aproposa ibaietako beroki natural horrek duen garrantziaz jabetzeko.

Jardunaldi hori Barakaldoko Udalak eta Osakidetzak sustatzen dute, eta URAren laguntza eta sustatzea jaso du, bai ikasleei aldez aurretik emandako dibulgazio-hitzaldia emateko, bai landaketarako materiala eskuratzeko.

Laburbilduz, sentsibilizazio-jardunaldi ludiko bat da, eta horrelakoekin URAk ur-inguruneari buruzko kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren alde lan egiten jarraitu nahi du. Saio bakoitzean 5 boluntarioko 5 taldetan lan egiten da, 140 pertsona guztira, eta tokiko jatorriko 106 zuhaitz eta 70 zuhaixka landatuko dira.