Ibaizabaleko uholdeen aurreko obren III. fasearen esparruan URAk etxebizitzak kendu ditu Zaratamon eta Galdakaon,

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, Zaratamoko Arkotxa auzoko 2 zenbakia eta Galdakaoko Txomin Egileor kaleko 62 eta 64 zenbakiak eraitsi ditu. Nerbioi-Ibaizabal ibaia Bengoetxeko presa txikitik Torrezabalgo zubitik ibaian behera bideratzeko III. fasea gauzatzen jarraitu ahal izateko jarduketa da.

Eraisteko etxebizitzak Zaratamo eta Galdakaoko udal-muga artean daude. 2. etxebizitza Zaratamoko Arkotxa auzokoa da, eta 62. eta 64. etxebizitzak, berriz, Galdakaoko udalerrikoak.

Ibilgailuen trafikoa eta oinezkoen joan-etorria etengabea denez, segurtasun-arloko neurri egokiak hartu dira: batez ere, jarduketa-eremuaren muga itxiz, eta seinaleak eta balizak jarriz alboko espaloiaren eta BI-3720 errepideko trafikoaren bidez oinezkoen zirkulazioa erregulatzeko.

III. fase horretako obrak Bengoetxeko presa txikitik hasi eta Torrezabalgo zubitik ibaian behera abian dira, 1.640 metroko luzeran. Jarduketa honek Ibaizabal ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetzea lortzen du, ibilguaren arroka-ohantzearen kota jaitsiz eta ur baxuko ubide bat sortuz. Horretarako, 190.000 m ³ haitz eta lur induskatuko dira, hau da, 19.000 kamioi inguru.

Guztira, 9,5 milioi euroko aurrekontua eta 15 hilabeteko exekuzio-epea izango ditu, 2022ko otsailera arte.

Ibaizabaleko uholdeen aurrean babesteko III. faseko lanei buruzko informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/65503-ura-arranca-las-obras-defensa-ante-inundaciones-del-ibaizabal-paso-por-galdakao