Markiz ibaiaren ertz higatuaren zati bat egonkortu du URAk Markinezen

0

URA-Uraren Euskal Agentziak – Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita – Markiz ibaiaren ezkerraldean eroritako euste-lan zahar bat konpondu du, Bernedoko udalerrian. Jarduerak 20.500 euroko inbertsioa izan du (BEZa barne).

Ibaiertzari eusteko eroritako antzinako obra gabioi malguekin eraikia zegoen (material granularra edo harriak zituzten ontziak). Orain, ibaiertz bera egonkortzeko, enborrekin lotutako zuren egitura sinple bat erabili da.

Gainera, ezpondaren gailurrean ibaiertzeko landarediaren bi ilara landatu dira, eremu horretan eten egiten baita landaredi-zerrendaren jarraitutasuna.

Jardunbide egokia da etorkizunean ibaiertzeko biztanleekin lankidetzan aritzeko; izan ere, URAren helburua lankidetza handitzea da, ibaiertz pribatuetan landare-estaldura handitzen jarraitzeko: horrek lurraldearen ibilguen egoera ekologikoa hobetzea ekartzen baitu.