Aste Santuko ekintzetarako hezitzaileak kontratatzeko begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki da Azpeitian

0
Azpeitiko Udalak Aste Santurako antolatutako ekintzetan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak behar ditu.

Ekintzak martxoaren 29, 30 eta 31n izango dira, goizez. Begirale lan horiek egiteko interesa duen orok curriculumak gib@azpeitia.eus helbide elektronikora bidal ditzakete martxoaren 21a, igandea, bitartean.

Ondorengo jakintzak baloratuko dira:

  • Begirale titulua izatea.
  • EGA izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.

Horretaz gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da.

Informazio gehiago nahi duenak 943 15 71 60 telefono zenbakira deitu dezake.