Barakaldok kultura-edukia duen Youtubeko kanal bat bultzatu du

0

Barakaldok online kultura-edukia duen lehen plataforma estreinatuko du ostegun honetan, Barakaldoko bi kultura-elkarteren eskutik: Hala Dzipo, Malas Compañías eta Zirkodomoa. Bi elkarte horiek bat egin dute Youtuberen bidez zigilu barakaldarra duen kultura-edukia sortzeko.   Kanalak Kikarartean KT ON du izena, eta eduki berria izango du astero. Amaia del Campo alkatea Kikarartean lokalera hurbildu da gaur goizean. Lokal hori Hala Dzipok kudeatzen du San Bizenten, eta plato bihurtu da orain. Plato horretatik streamingean igorriko dute eta Internet mundura entretenitzeko hainbat formatu jaurtiko dituzte, kultura ardatz hartuta.

«Gaur, gure kultura- eta elkarte-sarearen lan onaren adibide bikaina den proiektu bat aurkezten dugu, kasu honetan kultura sortzen jarraitzeko egokitzen jakin duena.  Izan ere, lokal horretan, Hala Dzipok aurrez aurreko ekitaldiak egiten zituen. Orain, edukieraren mugak eta osasun-jarraibideak kontuan hartuta, plato bat bihurtzearen alde egin dute, eta nahi duten barakaldarren etxeetara sartuko dira Youtuberen bitartez», adierazi du Amaia del Campo alkateak, Hala Dzipoko David Nanclaresekin eta Malas Compañías-eko Mikel Picazarekin eta Zirkodomorekin batera.

«Kulturaren sektorea da Koronabirusaren osasun-krisiaren ondorio sozioekonomikoak gogor pairatzen ari denetako bat. Oso edukiera txikiko antzerkia, jendearekin elkarreragin hurbilekoa izateko ezintasuna, saioen kopurua ere, edo, gutxienez, saioen ordutegia, mugatzen duen etxeratze-agindua¿ Barakaldoko Udalak sektoreari laguntzen jarraituko du, gure tokiko elkarteen eskutik lan eginez, eta gure jarduerak unean-unean kultura segurua eskaintzeko aukera ematen diguten osasun-neurrietara egokituz», azpimarratu du alkateak.