Enpresa-arloko Arduradun plaza baterako hautaketa-prozesua ireki du Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak

0

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak hautaketa-prozesuaren deialdia publiko egin du, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren zerbitzura Enpresa-arloko Arduradun lanpostu baten hornidurarako. Ordezkaritza New York hirian kokatuta dago.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 16tik apirilaren 6ra izango da, bi egunak barne.