% 9,7 salaketa gutxiago jarri dira genero-indarkeriagatik Euskadin konfinamenduaren ondorioz

0

Osasun krisiaren eta konfinamenduaren ondorioz, EAEko epaitegiek % 9.7 salaketa gutxiago jaso zituzten genero indarkeriagatik 2020an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren azken txostenean argitaratutako datuen arabera.  Ikerketaren arabera, 2020an 5355 salaketa jaso ziren Euskadin, eta 2019an, berriz, 5931.

Angeles Carmona Behatokiko presidentearen hitzetan, «Aurkeztutako salaketen eta biktimen  kopuruak % 10 inguru egin zuen behera iaz. Ez da baikortasunera eraman gaitzakeen datua; izan ere, horek ez du esan nahi indarkeria matxista kasuek behera egin dutenik, baizik eta  biktimek erasotzaileak salatzeko izan dituzten zailtasun erantsiak agerian uzten ditu”. Angeles Carmonak azpimarratu duenez, “orain inoiz baino garrantzitsuagoa da biktimak bere ingurukoengandik jaso dezakeen laguntza, familiakoengandik, bizilagunengandik, lagunengandik edo lankideengandik».