Santa Engrazia ibaiaren ertz-tarte higatu bat egonkortu du Urak Otxandion

0

URA-Uraren Euskal Agentziak – Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikia – Santa Engrazia ibaiaren ibaiertz higatu bat finkatu du Otxandion. Zuhaitz handi baten erroak askatu eta lurra desegonkortu zen, eta bertatik igarotzen zen bidea arriskuan jartzen zuen. Egoera horren aurrean, ibaiertza krainer horma batekin finkatu da: hau da, enborrez osatutako horma bat, ibaiertzeko zuhaitz propioak aldaxkatzen dituena, landaretza izan dadin ibai-tarte horren egoera babestu, finkatu eta hobetuko duena. Lanak 14.000 euroko inbertsioa izan du, BEZa barne.

Era berean, eroritako zuhaitza ibilguan utzi da berariaz, biodibertsitaterako interesgarritzat jotzen baita (deskonposizioan, hildako egurrak baldintza oso egokiak sortzen ditu ibai-fauna hartzeko) eta inguruko ibai-dinamikan ere bai (uholde-lautada naturalean erabilera sentikorrik ez duen ingurunea da, ur-lamina handitzeak ez baitie arriskurik sortzen herritarrei eta lurzoruaren erabilerei).

Jardunbide egokia da praktika on gisa, etorkizunean ibaiertzeko biztanleekin lankidetzan aritzeko; izan ere, URAren helburua hitzarmena handitzea da, ibaiertz pribatuetako landare-estaldura handitzen jarraitzeko, eta horrek lurraldearen ibilguen egoera ekologikoa hobetzea ekarriko du.