Tokiko espeziekin birlandatu du URAk Berantevillan Ihuda ibaiaren tarte bat

0
PRUEBA

URA-Uraren Euskal Agentziak – Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun  eta Ingurumen Sailari atxikita – tokiko espeziekin birlandatu du Ihuda (Ayuda) ibaiaren tarte bat, Berantevillatik igarotzean. Jardueraren inbertsioa 4.700 eurokoa izan da, BEZa barne.

Jarduketa otsailean egin da, EAEko Mediterraneoko arroetan uraren euskal agentziaren jabari publikoa lehengoratzeko eta kontserbatzeko lanen esparruan.

Ibai-tarte batzuetan landaretza urria  zela hauteman ondoren egin da jarduketa. Eremu bereko beste jarduketa bat aprobetxatuz, landaketa luzatzea erabaki da, inguruari ibaiertzeko landaredi-dentsitate handiagoa emateko.