URA-Uraren Euskal Agentzia – Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia – lanean aritu da Zuiako udalerrian, Markina parean, Ugalde ibaiak berez higatutako ibaiertz bat egonkortzeko.
Jarduketa finka partikularraren jabeak eskatuta egin da. Horretarako, bi gabioi zurrun jarri dira, ibaiaren eskuinaldeko higadura zuzentzeko.
Horren ordez, URAk ibaiertzeko landaredi-zerrenda trinko bat landatu du finka pribatu osoan zehar, 50 m inguruko luzera duen tarte batean. Horrekin, ibaiertzaren egoera hobetzen da, eta, aldi berean, ibaiertzaren egonkortasuna sendotzen da eta aurre egiten zaio ibaiertzaren oinean eragina duen etengabeko uren jario naturalaren higadura-ahalmenari: hartara, lursailaren barnealdeko higadura saihesteko.
Eskala txikiko lankidetza publiko-pribatua da, eta etorkizunean ibaiertzeko biztanleekin lankidetzan aritzeko adibide eta jardunbide egokia da. URAk horrelako lankidetza-egitasmoak ugaritzea du xede, ibaiertz pribatuetako landare-estaldura handitzen jarraitzeko, eta, horrela, lurraldearen ibilguen egoera ekologikoa hobetzeko.