Txirrindulari bat erreskatatu dute Urnietan

0

Ertzaintzaren helikopteroak Urnietan Adarra mendian, erori eta min hartutako 25 urteko txirrindulari bat erreskatatu zuen ostegunean.

Kirol-istripua gaur arratsaldeko ordu bata inguruan gertatu zen Adarra mendira igotzeko baso-bide batean. Erori zenean, txirrindulariak zauria egin zuen hanka batean, eta ezin izan zuen aurrera jarraitu. Zauritua zegoen lekura iristeko zailtasunak zirela-eta, Ertzaintzaren erreskateko helikopteroa mobilizatu behar izan zuten eta agenteek txirrindularia erreskatatu eta Garberako heliportura ebakuatu zuten. Bertan zain zuen Osakidetzaren anbulantzian eman zioten lehen laguntza, eta, ondoren, osasun-zentro batera eraman zuten.