Eusko Jaurlaritzak web-espazioa sortu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko Sailak Kontzilia web-orria (www.euskadi.eus/kontzilia) eman berri du argitara; espazio horren bidez, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko informazio guztia ezagutzera eman nahi da. Helburu nagusia da enpresek eta langileek neurriak nola ezar ditzaketen  jakitea, besteak beste informazioaren, jardunbide egokien adibide diren tresnen edo laguntza- eta legeria-informazioaren bidez. Gainera, webak berak banako online kontsultak egiteko aukera eskaintzen du. Kontziliaren edukiak hiru ataletan banatzen dira: Kontziliazio Erantzunkidea, Enpresak eta Langileak.

Kontziliazio erantzunkidea atalean, kontziliazioari buruzko informazio orokorra (joerak, materialak, txostenak…) eta dauden beste kontziliazio-neurriei buruzkoa kontsultatu ahalko dira, bai jasota daudenak bai langileen eskubideei buruzkoak, edo negoziazio kolektiboarekin edo enpresak bertako langileen bizi-kalitatea hobetzeko duen ahalmenarekin zerikusia dutenei buruzkoa.

Enpresen atalean, enpresentzako baliabideak argitaratu dira, kontziliazioaren alde egiten duten apustua hobetu ahal izateko: diagnostikoa edo kontziliazio-plana egiteko tresnak, enpresetako jardunbide egokien adibideak, dauden laguntzak, araudi aplikagarria, Kontzilia enpresen erkidegoari buruzko informazioa, etab.

Langileen atalean, familientzako dauden kontziliaziorako laguntzei buruzko informazioa antolatzen da, bai eta legeak jasotzen duen kontziliazio-neurri bati heltzeari buruzkoa ere, eta banako online kontsultak egin ahalko dira.