Gazte Justiziako V. Planaren oinarria prebentzioa da

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak joan den astean onartu zuen Gazte Justiziako V. Plana. Plan berrian haur, nerabe eta gazteei eragiten dieten gobernuko beste sei Sailek eta irabazi-asmorik gabeko hainbat erakundek parte hartzen dute, eta prebentzioan oinarrituko da. Helburu horrekin, 60 neurri berri baino gehiago garatu dira.

Neurri berri horien artean, Justizia Saila saiatuko da arau-haustea egin eta erantzun penala ematen hasi arteko denbora murrizten. Sistema informatikoak ere hobetuko dira, fiskaltzekin, talde psikosozialekin, epaileekin eta erakunde publikoekin esku hartzea hobetzeko.

Programak irabazi-asmorik gabeko erakundeen lankidetza ere izango du, eta horiek neurriak betearazten jardungo dute. Horien artean, ikastetxeak eta ingurune irekiko ikastetxeak kudeatzeaz arduratzen diren lau erakunde daude: Berriztu Hezkuntza Elkartea, Gaztaroan Ekin, Arabako Irse eta Bizkaiko Irse. Erakunde horiez gain, Justiziako V. Plana gauzatzen lagunduko dute, Gaztedi, Caritas, Emaus edo Elikagaien Bankua, baita zenbait udalek ere.

Justizia, Berdintasun eta Gizarte politiketako Sailak 100,5 milioi euro bideratuko ditu Gazte Justiziako V. Planera, aurreko planarekin alderatuta aurrekontua 20 milioi euro handituta. Kopuru hori Arratiako adingabeentzako zentro berria martxan jartzeko, Txema Finez zentroa handitzeko eta Bilboko eta Gasteizko ingurune irekiko zentroetako langileen kopurua handitzeko erabiliko da. Justizia Sailak 77.7 milioi euroko gastuak ditu.