Martxoko plenoa egingo du bihar Azpeitiko udalak

0

Azpeitiko Udalak, bihar, martxoak 23, martxoko plenoa egingo du 19:00etan hasita. Aurrez, 18:00etan, Gobernu Batzordea egingo dute udal arduradunek. Besteak beste, iazko aurrekontuaren likidazioaren berri emango da plenoan. Honakoak izango dira landuko diren gaiak:

1.- Udalbatzak 2021eko otsailaren 2an eta otsailaren 23an egindako bilkuraren aktak onartzea.

2.- Alkatetzak 2020ko martxoaren 9an emandako Ebazpenaren berri ematea, 2020ko aurrekontuaren likidazioa onartzeari buruzkoa (Udala, Udal Kirol Patronatua eta Euskara Patronatua).

3.- Alkatetzak 2020ko martxoaren 9an emandako Ebazpenaren berri ematea, 2021eko aurrekontuan 1. kreditu aldaketaren berri emateko.

4.- 2021eko Udalaren aurrekontuan 2. zenbakia duen kreditu aldaketa onartzeko, kreditu gehigarrien bidez.

5.- 2021eko Udalaren aurrekontuan 3. zenbakia duen konpromiso-kredituen aldaketa onartzeko.

6.- Azpeitian kirol arloko hainbat zerbitzu emateko kontratazio espedientea onartzea (254K).

7.- Azpeitiko landa-bide publikoak arautzeko udal ordenantzari hasierako onarpena ematea.

8.- Azpeitiko Etxez etxeko zerbitzuaren erreglamentuaren aldaketari hasierako onarpena ematea.

9.- Azpeitia Berritzen S.A.k Buztinzuriko Errebala 2-3 orubetan eraiki beharreko eraikuntzaren finantzazioa.