“Euroeskualdearen hiritartasuna” proiektu deialdiaren irekiera

0

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak “Euroeskualdeko hiritartasuna”-ri buruzko mugaz-gaindiko proiektu-deialdia ireki du. Kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasuna gaiei buruzko proiektuak eta aktoreak sustengatzea ahalbidetzen duen proiektu deialdiak hobeki ezagutu elkarlana garatzeko” esaldia du ildo nagusitzat.

Hiru lurraldeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdi honek 500. 000 euroko aurrekontua dauka. Informazio gisa, 2020ko proiektu deialdiak 19 proiektu lagundu zituen.

  • Noiz eta nola aurkeztu daiteke proiektu bat?

Proiektuak martxoaren 22tik apirilaren 30era aurkez daitezke, modu digitalean eta Euroeskualdearen webgunearen bitartez soilik :
https://www.euroregion-naen.eu/eu/proiektuak/euroeskualdeko-hiritartasuna-proiektuen-deialdia/proiektua-aurkeztu/

  • Nori zuzendua dago?

Elkarte, erakunde, udaletxe, enpresa, norbere konturako langileak, etab. Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez.

  • Zein da proiektu bakoitzeko gehienezko diru-laguntza?

Euroeskualdeak eskainiko duen diru-laguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da, eta 30.000 € gehienez. Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du.

  • Zein arlo jorratuko ditu?
    • Kultura
    • Hezkuntza
    • Gazteria
    • Kirola
    • Eleaniztasuna

Proiektu-deialdia aurkezteko, web-mintegi bat antolatuko dugu 2021ko martxoaren 31an, 11etan. Denei idekia da eta izen ematea esteka honen bidez egin daiteke.

Informazio gehiagorentzat, Marie Heguy-Urain proiektu-deialdiaren kudeatzailearekin harremanetan eman, mailez (marie.heguy-urain@euroregion-naen.eu) edo telefonoz (+33 6 23 15 95 95).