Euskadik AstraZenecarekin txertatzeari ekingo dio bihar

0

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du Euskadik bihar ekingo diola AstraZenecarekin txertatzeari, eta datorren astean hasiko dela 65 urtetik beherako herritarrekin, adinaren irizpideari jarraituz. Hala, bihar Osakidetzak hitzordua hasiko du AstraZenecarekin, aurreko astean txertoa jartzeko asmoa zuten kolektiboekin. Bestalde, hezkuntza-sektoreko profesionalek mezu bat jasoko dute gaurtik aurrera, Osakidetzaren webgunean hitzordua eskatzeko. Sailburuak lasaitasunerako deia egin du, AstraZeneca txerto «eraginkorra eta segurua» delako, eta txertoa jartzea «elkartasun» ekintza dela azpimarratu du.

Nori emango dizkiogu dosi horiek?

Alde batetik, joan den astean zitatuta zeuden pertsonei eta Astrazenarekiko txertaketa geldiarazteagatik txertoa jarri ezin izan zitzaienei emango zaie, unibertsitatez kanpoko hezkuntza-esparruko profesionalak. Eguerdian, Osakidetza mezuak bidaltzen hasiko da, webgunearen bidez hitzordua eskatzeko.

Eta aurreko astean txertoa aldi baterako eteteagatik deitu gabe geratu ziren kolektiboak ere aztertuko dira:

  • Aireportuetako suteak itzaltzeko langileak
  • Bilboko eta Pasaiako portuetako profesionalak
  • Bidaiarien garraio publikoko profesionalak
  • Arrantzaleak

Zitazioa beste bide batzuetatik egingo da.

Bestalde, dagoeneko lanean ari dira AstraZenecaren txertoa 55 urtera arte jarri zen taldeetan (Ertzaintza, udaltzaingoak, beste segurtasun-kidego batzuk, suhiltzaileak eta beste lanbide sanitario eta soziosanitario batzuk) zitazioa 65 urtera zabaltzeko. Kolektibo horietako batzuei txertoa jartzeko, prebentzio-zerbitzuen, mutualitateen eta foru-aldundien laguntza izango da.

Zer aurreikuspen dugu hori gauzatzeko?

Aurreikuspenen arabera, aste honetan bertan jarri ahal izango zaie txertoa txertatzeke geratu ziren kolektiboei (hezkuntza-eremua, garraioa, portuak, aireportuetako suhiltzaileak eta arrantzaleak), eta datorren astean, 65 urte edo gutxiagoko biztanleria orokorraren txertaketa eta 65 urtera arte luzatu behar ditugun kolektiboei, hau da, Ertzaintzari, udaltzaingoei, suhiltzaileei eta beste kolektibo soziosanitario batzuei, dosiak ematea uztartuko dira.

Hori guztia dosiak eskuragarri egotearen mende egongo da.

Datu epidemiologikoak

Bestalde, Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuak eman ditu jakitera; eta adierazi du, emaitzen arabera, ibar-hondo bat igaro ondoren, intzidentzia handitzen hasi dela. Ildo horretan, datozen egunetan intzidentzia metatuen tasetan hazkunde ertainak izaten jarraituko dutela esan du. «100.000 biztanleko 60 kasuren helburutik urruntzen ari gara. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da prebentzio-neurri guztiak aplikatzen eta betetzen jarraitzea», azaldu du.