Lan kontratudun langile finkoentzako 2021erako Erretiro Partzialeko Plana onartu du Gobernu Kontseiluak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio langile lan kontratudun finkoentzako Erretiro Partzialeko Plana onartzen duen akordioari, 2021eko otsailaren 12tik aurtengo abanduaren 31ra arte.

Plan hori onartzeak ondorioak izango ditu gertaera eragilearen data 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen gertatzen diren erretiro-eskaerei dagokienez, nahiz eta luza daitekeen, betiere erretiro partziala arautzen duen Gizarte Segurantzaren araudian funtsezko aldaketarik eginez gero.

Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrak aurtengo otsailean egindako bileran negoziatu zen. Eusko Jaurlaritzak eta CC.OO. eta UGT sindikatuek sinatu zuten akordioa. Adostutakoaren aplikazio eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean ordezkatuta dauden langileetara mugatzen da eta, zehazki, honako eremu sektorial hauetara:

  • Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan kontratuko langileak
  • Hezkuntza Saileko lan-kontratuko irakasleak eta hezitzaileak
  • Hezkuntzako lan-kontratuko langileak
  • Hezkuntza Saileko erlijioko lan-kontratuko langileak
  • Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileak
  • Osakidetzako lan-kontratuko langileak

Akordioari esker, langile publikoen lan-bizitzaren amaiera nabarmen hobetuko da eta enplegu berria sortzen lagunduko du, belaunaldi-errelebo egokia erraztuko duena. Planak Administrazioko ehunka langileren lan baldintzak hobetzea eta enplegu publikoa sustatzea ahalbidetzen du.