Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako egitura berria osatu du

0

Jaurlaritzaren Kontseiluak Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua onartu du gaurko bileran, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko osatu du bere egitura berria legegintzaldi honetarako.

Gaur onartutako dekretua Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretutik dator. Dekretu horren bidez, sail bakoitzaren eginkizunak eta jardun-arloak zehaztu ziren.