Azpeitiko Udalak udaltzainburu postua lehiaketa oposizio bidez betetzeko prozesua abiatu du. Gaur argitaratu da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean abiatuko da izen ematea. 15 laneguneko epea izango da horretarako.
Betebeharreko baldintzak
a) Azpeitiko Udaleko edo beste edozein administraziotako karrerako funtzionario izaera polizialeko ikuskapeneko edo, indarrean dagoen araudiaren arabera, baliokidetzat aitortutako eskalari dagokion kategoriarekin.
b) Zerbitzu aktiboko, zerbitzu berezietako, seme-alabak zaintzeko eszedentziako edo Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina one tsi zuen uztailaren 22ko 1/2020 Legegin tza ko Dekretuaren 86. artikuluan aurrez ikusitako eszeden tziako egoeran egotea.
Horrez gain, prozedura honen bidez zerbitzu aktibora itzulita, derrigorrezko eszedentzia egoeran daudenek, beste herri-administrazio ba tzu etan zerbi tzu an daudenek edo, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 22ko 1/2020 Legegin tza ko Dekretuaren 84. artikuluak xedatutakoa betez, birgaitu dituztenek lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Gauza bera gertatuko da sei hilabete baino gehiagoko eperako zigortuta daudenean eta borondatezko gainerako eszedentziadunen kasuan, baldin eta egoera horietarako ezarritako denbora bete badute.
c) Lanpostuaren eginkizunak normaltasunez betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo dibertsitate funtzionalik ez izatea.
Baldintza hori dagokionean egiaztatu beharko du Udaleko osasuna zaintzeko zerbitzuak hautatutako izangaiari egingo zaion azterketaren ostean.
d) Euskarako 3. hizkun tza eskakizuna izatea.
e) B motako gidabaimena izatea.
Izangaien egokitasuna aztertzeko, baldintza hau bete beharko dute nahitaez:Izangaien egokitasuna aztertzeko, baldintza hau bete beharko dute nahitaez:
-Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoaren oinarrizko-eskalan udaltzain-agente kategorian gutxienez lau urteko zerbitzu-efektiboak egiaztatzea.
Agente lehenaren kategorian edo goragoko kategorietan izandako esperientzia baloratuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaera orriarekin batera, honako dokumentazioa aurkeztu behar dute izena ematen dutenek:
a) Titulu-akademikoak.
b) 3.Hizkun tza eskakizuna edo baliokidearen ziurtagiria.
c) Izangaiek B motako gidabaimenaren kopia ekarri behar dute.
d) Betetako postuen zerrenda. Horrekin lotuta zehatu beharko du, postu horiek zein erakunde publikoetan bete zituen, zenbat denboran, egindako funtzioak zeintzuk ziren eta kudeaketaren emaitzak zeintzuk izan ziren.
e) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzen ezagutza eta izangaiak aipatzea egokitzat jotzen dituen dokumentazioa erantsi beharko dira. Halaber, eskatzen diren baldintzak eta alegatzen diren merezimenduak frogatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu eskabidearekin batera. Era berean, nahi duten argitalpen, txosten edo bestelako dokumentuak ere aurkeztu ahal izango dituzte izangaiek.
Lan esperientzi a frogatze ko, zerbitzu horiek eman dituen administrazioak emandako ziurtagiriak aurkeztuko dira. Dokumentuan jasoko dira iraunaldia, lanaldia eta egindako eginkizunak. Emandako edo jasotako titulu akademikoak, prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, egiaztagiriaren, tituluaren eta abarren fotokopia konpults tuaren bidez egiaztatuko dira. Izangaiek alegatutako merezimenduak egiaztatu ahalko dira, bidezkotzat jotzen diren bitartekoak erabiliz.
f) Eskumena duen organoak erabaki ahalko du, izangaiek behar diren proba psikoteknikoak eta/edo elkarrizketa pertsonalak egitea, lanpostuaren profilerako eta bete beharreko eginkizunetarako duten egokitasuna ebaluatzeko. Alkateak izendatutako teknikariek eginen dute proba.
Egitezko okerrak atzematen badira, edozein unetan zuzendu ahal izango dira eskaerak aurkezteko epearen barruan, ofizioz hala nola interesatuak egindako eskariz.