Bi sari jaso ditu nazioartean Eusko Jaurlaritzaren 50 urterako 310 milloi euroko zor-jaulkipen pribatuak

0

Eusko Jaurlaritzak 2020ko azaroan egindako 310 milioi euroko zorraren jaulkipen pribatuak, 50 urteko epearekin, nazioarteko aintzatespena jaso du «MTN-i» kapital pribatuen merkatuan espezializatutako aldizkariak emandako bi sariren bidez. Argitalpen horrek azpimarratzen duenez, sari horiek «krisi pandemikoan inbertitzaileei egindako proposamenaren garrantzia adierazten dute».

Zehazki, hauek dira emandako bi sariak:

– Sub-Sovereign Deal Award («azpisubiranoak» kategorian kokapen pribatu onena)

– Ultra-Long Deal Award («muga-egun ultraluzeak» kategorian kokapen pribatu onena)

Argitalpen horrek, sari horien garrantzia azpimarratzerakoan, honako hau gaineratzen du: «Erantzun horren sakontasunak eta irismenak agerian utzi zuten, inoiz baino gehiago, merkatu honek bat-bateko ezbeharren aurrean irtenbideak eskaintzeko duen misioaren erresistentzia, boterea eta balioa».

Jaulkipen pribatu hori HSBC (81,85 milioi euro), BBVA (106,05) eta Deutschebank (122,37) entitateekin itxi zen, 1,375eko kupoiarekin eta 2070eko urriaren 31rako finkatutako epemugarekin. Altxorraren zorraren gaineko marjina minimo historikoetan egon da.