‘Planetaren ordua’ ekimenaren harira, Azpeitiko familiei zuzendutako tailerra izango da larunbatean Ekoetxean

0
Aurten, Ekoetxea Sareak bat egingo du ‘Planetaren Ordua’ ekimenarekin, aldaketa klimatikoaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako mundu mailako mugimendu handienarekin. Ekimena eraikinetako eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzean datza. Esan dezagun hori dela alderdi «bisuala» eta eragin komunikatibo handienekoa, baina ‘Planetaren Ordua’-ren helburua ez da «argia itzaltzea bakarrik», baizik eta kontzientziatzea eta klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurka jardutea.

Horregatik, Ekoetxea Azpeitiak familiei zuzendutako tailerra antolatu du martxoaren 27an, 16:00etatik 18:30era, ekitaldiaren bi ardatz nagusietako batekin lotuta (klima-aldaketarekin, hain zuzen ere). Tailerrean, etxean eraginkorragoak izateko eta energia berriztagarriak errezago aprobetxatzeko jarduera egingo da jolasen eta erakusketa baten bidez. Doakoa izango da eta parte hartu nahi duen edonorentzat. Horrez gain, familiei dei egiten diete ekimenarekin bat egitera, 20:30etik 21:30era etxeko argiak itzaliz.