Azpeitiko administrari lan-poltsa osatzeko lehen azterketa apirilaren 21ean egingo da

0
Azpeitiko Udalak bi administrari lan-poltsa osatzeko deialdia abiatu zuen urtarrilaren 22an. Lan- poltsa osatzeko deialdi publikoan parte hartu nahi zutenek otsailaren 12ra arte izan zuten izena emateko epea. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu da, eta 414 lagunek izango dute lehen azterketa egiteko eskubidea, apirilaren 21ean. Jende kopurua dela eta, azpiegitura desberdinetan egingo dira frogak; astebete lehenago publikatuko du udalak pertsona bakoitzak non eta zein ordutan egin beharko duen azterketa.

Azpeitiko Udalak administrarien lan-poltsa osatzeko prozesua du abian. Deialdi publiko horren bidez, bi zerrenda osatuko dira; alde batetik, administrari orokorrerako zerrenda osatuko da, eta, bestetik, zenbakietan espezializatutako zerrenda. Oposizio-lehiaketa bidez osatuko da lan poltsa, eta osatutako zerrenda horien bidez erakundean sorturiko behin-behineko beharrei erantzungo zaie.

Lan poltsa osatzeko egindako oposizio-lehiaketan izena emateko ezinbestekoa izan da, batxiler titulua, teknikoa edo baliokidea eta IVAPeko hirugarren hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.