NEIKER-ek “Patata ureztatzean berritzen, doitasunezko tresnak erabiliz” titulupean web mintegi bat antolatu du, doitasun tresna desberdinak aztertzeko eta UAGA, UDAPA, GARLAN eta NEIKERek parte hartzen duten UREZPAPA proiektuaren proba pilotuan lortutako emaitzetan murgiltzeko.
Laborantzako patataren ureztapenaren kudeaketan doitasun tresnak sartzeak uraren erabilera optimizatzeko eta ekoizpen hobeak lortzeko balio du. UREZPAPA proiektuak informazio digitala eta sektore tekniko eta nekazarien ezagutzak modu praktikoan uztartzen saiatzen da, laboreak ureztatzeko uraren erabilera optimizatzeko.
Webinar-a martxoaren 31an egingo da 09:30etatik 10:30ak arte.