Tekgunea jardunaldiak Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko, Foru Aldundietako eta udaletxeetako 300 ordezkaritik gora bildu ditu

0

Astean zehar izan diren Tekgunea jardunaldiek partaidetzaren aurreikuspenak nabarmen gainditu dituzte. EAEko eta Nafarroako administrazio publikoetako 300dik gora parte-hartzaile izan dira Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekimen honetan. Jardunaldiok hainbat erakundetako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) zerbitzuetako teknikari eta arduradunen topagune eta langune bihurtu dira asteazken eta ostegunean.

Martxan dauden esperientziak, ikuspegiak, beharrak eta zerbitzuak partekatzeko kultura sustatzea da antolatzaileen helburua, bai eta sinergiak identifikatzea ere, gero administrazio publikoek baliatu ahal izango dituzten proiektu bateratuak erabili eta garatzeko. Jardunaldiak on-line formatoan egin dira eta administrazioen arteko harreman-inguruneak sortzeko palanka izatea dute helburu, egungo premietan laguntzeko eta etorkizunekoei aurrea hartzeko.

Euskarari aplikatutako adimen artifiziala, zibersegurtasuna, kuantika konputazionala eta gobernuek datuak erabiltzeari buruzko tailer praktikoak ere egin dituzten bigarren egunean. EJIE sozietate publikoko Oscar Guadillak eta Xabier Garcia de Kortazar adituak ‘Itzuli’ itzultzaile neuronalen aplikazioak eta aukerak azaldu dituzte, eta Eusko Jaurlaritzako Informazio eta Komunikazo Teknologien Zuzendaritzak garatutako aplikazio hau “egunero 25.000 lagunek” erabiltzen dutela azpimarratu eta adimen artifiziala, euskararentzat ez ezik, hizkuntza guztientzat aukera ona dela berretsi dute. Goraka dauden teknologien arloan administrazioen arteko partaidetzaren eta lankidetzaren esparruan Nafarroako Gobernuko Guzman Garmendiak ‘Datuaren Gobernuaren ibilbide-orria’ izeneko tailerra zuzendu du, administrazioek datuek publikoki erabiltzeari buruzkoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Miguel Angel Fernandezek Zibersegurtasunaren inguruan duen esperientzia eta ikuspegia azaldu du eta, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Valen Garciak zuzendutako tailerrak kuantika konputazionala izan du hizpide.

Bezperan, asteazkenean, hainbat hitzaldi eman ziren oraingo eta etorkizuneko zerbitzu eta soluzio teknologikoak berrerabiltzeari buruz. Euskal Administrazio Publiko osoan zerbitzu guztien erabilera %100era hurbiltzea da Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren helburua. Ildo horretan, Javier Bikandi Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendariak ‘Nire Karpeta’ guneak herritarrei eta erakundeei Eusko Jaurlaritzarekin dituzten harremanetarako arlo pertsonalizatu honek eskaintzen dituen aukerak eta zerbitzuak azaldu ditu. Bikandiren irudiko, ekimen hau arrakastatsua izaten ari da, tresna hau erabiltzen ari den pertsona eta erakunde kopuruari erreparatuta. “Herritarren eta administrazioen zerbitzura dagoen tresna emankorra da, gure artean geratzeko etorri dena. Gero eta jende gehiagok eskatzen du eta orain jende asko sartu da, duela ez asko anekdotikoa zenean”.

Ildo horretan, EJIEko Alex Lara adituak ‘Nire ordainketa’ izeneko euskal administrazioaren ordainketa-pasabidearen funtzionamendua eta aukerak azaldu ditu. Raquel Garay adituak NISAE Euskadiko Administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoari buruzko hitzaldia eman du, eta Francisca Pulgarrek Euskadiko Liburutegien Zerbitzu Digitalaren esperientziaren berri eman du.

Jardunaldietan administrazio publikoetako hirurehun ordezkaritik gora parte hartu dute, baita Tekgunearen ereduan interesa duten enpresa pribatu batzuk ere. Parte-hartzaileen herena udal-esparrukoa izan da, 53 udaletako 92 teknikari eta IKT arduradun erregistratu baitira. Hiru Foru Aldundietatik ere parte hartzea handia izan da, bai eta Eusko Jaurlaritzarena, haren erakunde, organismo eta sozietateena, eta Nafarroako Gobernuarena ere.

Zentzu honetan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak “Administrazio on eta gobernantza hobe bati begira, berrikuntzak eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerei ahalik eta etekin handiena” ateratzearen alde egin du. Jardunaldien amaierako hitzaldian azpimarratu duenez, garrantzitsua da esperientziak, ezagutza, proiektuak eta zerbitzuak partekatzea Administrazio Publikoen artean; izan ere, administrazio horiek, nahiz eta esparru desberdinetan jardín, interes komunak dituzte beren herrikideen eskaerak asetzeko eta ongizatea lortzeko”

El Gobierno Vasco ha diseñado estas jornadas como un punto de encuentro anual que tendrá continuidad durante todo el año, a través del Foro Beriain (colectivo que aglutina desde la pasada legislatura a los responsables de TIC de los Gobiernos vasco y navarro, las diputaciones forales y los ayuntamientos de las cuatro capitales) y también desde el sitio web euskadi.eus/tekgunea, que recoge un listado de software para su reutilización pública, así como espacios que irán desarrollándose para compartir conocimiento y establecer relaciones entre las administraciones sobre servicios y tecnologías emergentes.

Eusko Jaurlaritzak administrazioen urteko topagune bihurtu nahi ditu jardunaldi hauek, baina urtean zehar jarraipena izango duena Beriain Foroaren bidez (kolektibo horrek aurreko legealditik biltzen ditu Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako gobernuetako IKTen arduradunak, Foru Aldundiek eta lau hiriburuetako udalak), bai eta Euskadi.eus/tekgunea webgunearen bidez ere. Webgune honek software zerrenda bat jasotzen du berrerabilera publikorako eta baita garatzen joango diren espazioak ere. Betiere, ezagutzak elkar trukatu eta zerbitzu eta teknologia berrien inguruan administrazioen artean harremanak ahalbidetzeko.