2020. urtean, organo judizialek 261 pertsona ustelkeria delituengatik auzipetu zituzten edo euren aurkako ahozko judizioa ireki zuten, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) argitaratutako azken txostenaren arabera. Espainia osoan, guztira, 56 prozedura amaitu ziren eta 67 epai eman ziren iaz.
Epaitegi eta auzitegiek emandako 67 epai horietatik, hirutik bi zigor-epaiak izan ziren. Bestalde, txostenean jasotako datuen arabera, 2020an instrukzioa edo ikerketa-fasea amaitutzat jo zen ustelkeriagatiko 56 prozeduretatik 15 urteko laugarren hiruhilekokoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, epaileek ez zuten ahozko epaiketarik ireki eta ez zuten ustelkeria deliturik auzipetu 2020an.
Ustelkeriari buruzko datuen gordailua 2017ko urtarrilean aurkeztu zen lehen aldiz, eta BJKNren webgunean dago. Gordailuak aukera ematen die herritarrei Justiziak ustelkeriaren aurkako borrokaren esparru globalean egiten diren ekintzak ezagutzeko, adierazle nagusien bitartez (akusatuak eta/edo auzipetuak, prozedurak, emandako epaiak, epaiaren zentzua, etab.). Adierazle horiek hiru hilean behin eguneratzen dira. Eskaintzen den informazioa ustelkeria publikoari dagokio, gizartean kezka-indize handiena sortzen duena delako.
- Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren webgunea.