GGKE-etan genero ekitatearen aldeko planak garatzen sustatuko du eLankidetzak

0

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak deialdia egin berri du Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) funtzionamendu maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatzeko prozesuak eta ekintzak susta dezaten, baita antolaketa-kulturari lotutakoak ere. Guztira, 250.000 euro bideratuko dira eta eskaerak tramitazio elektroniko bidez aurkeztuko dira, martxoaren 26tik aurrera.

eLankidetzak urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan. Deialdia prozesuaren lau faseetara zuzenduko da ─diagnostikoa, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plana, plana ezartzea eta ebaluazioa─ eta bakoitzak dirulaguntza zehatz bat izango du.

Prozesuak bideragarri egiteko, erakundeei eskatzen zaien baldintzetako batzuk honako hauek dira: zuzendaritza-taldeek prozesuen genero egituretan nahitaez parte hartu behar izatea; sortutako genero-egiturei fase guztietan konpromisoa, eta erakundeek soldata bat baztertzea generoko pertsona erreferentearentzat.

2009tik, Eusko Jaurlaritzak genero-berdintasunaren aldeko prozesuak finatztu ditu 39 erakundetan; horien artean, Mugarik Gabe, Setem Hegoa Haizea, Medicus Mundi Bizkaia eta Reas Euskadi erakundeen ahalegina eta sakontasuna nabarmentzen dira.