Athleticen lan plangintza lehen finalari begira

0

Athleticek prest du datorren larunbatean La Cartujan Realaren aurka jokatuko duen 2019-20 Kopako finalerako bidaia plana. Espedizio zurigorria ostegun goizean abiatuko da Sevillara, eta eguerdian iritsiko da bertara bere kontzentrazio-hotelean bazkaltzeko. Taldea ostegun arratsaldean arituko da Sevilla FC taldearen Kirol Hirian eta ostiralean La Cartujako zelaian izango da lan saioa.

Ondorengoa da lehen taldeak aste honetan izango duen lan plangintza.

APIRILAK 1, OSTEGUNA
19:00 Lan Saioa Sevilla FC taldearen kirol instalazioetan (Ateak itxita)

APIRILAK 2, OSTIRALA
20:00 Lan Saioa La Cartujan (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)

APIRILAK 3, LARUNBATA
21:30 Kopa txapelketako finala La Cartujan. ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD S.A.D

APIRILAK 4, IGANDEA
Atseden eguna

APIRILAK 5, ASTELEHENA
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita. Lehenengo 15 minutuak zabalik hedabideentzat)

APIRILAK 6, ASTEARTE
17:15 Marcelinoren prentsaurrekoa
18:30 Lan Saioa Lezaman (Ateak itxita)

APIRILAK 7, ASTEAZKENA
21:00 LaLigako partida (29 J) Reale Arenan. REAL SOCIEDAD S.A.D – ATHLETIC CLUB