Azpeitiko Udalak HH 5etik LH 6ra haur eta gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu herrian zein Urrestillan Aste Santuko oporraldirako. Atzo, gaur eta bihar egingo dira ekintza desberdinak herrian bertan, aire librean, 10:00etatik 13:00etara; Urrestillan ere eskaintzen da zerbitzua.
Azpeitian, 180 haur eta gaztetxo ari dira beren aisiaz gozatzen; Urrestillan, berriz, 35. Horie hezteko 30 hezitzailetik gora ari dira lanean. Adin tarteka banatuta gauzatuko dituzte ekintza guztiak eta indarrean diren osasun protokoloen arabera osatu dira taldeak.