Bandera zuri-gorriak Bilboko fundatzailearen ondoan

0

Bilboko Udalak eta Athletic Clubek hiria zurigorriz janzten jarraitzen dute. Gaur goizean, ekitaldi bat izan da Plaza Biribilean, eta lau bandera jarri dituzte Haroko Diego Lopez Jaunaren estatuaren ondoan, 1300. urtean hiriaren sortzailea izan zenaren ondoan.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Carlos Gurpegui gure lehoi ohi ospetsua, eta Itziar Villamandos eta Tomas Ondarra zuzendaritzako kideak izan dira ekitaldi sinbolikoan.