Donostiako Udalak 152 metro baranda berrituko ditu Kontxan

0

Donostiako Udalak onartu du gauzatu behar den proiektuaren II. faseko lehen etapa, Kontxa pasealekuko kostaldeko horma konpondu eta handitzeko eta baranda ordezkatzeko, Errege Etxearen eta Antiguoko tunelaren artean. Horren aurrekontua 1.079.964 eurokoa da.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, “gune horretan egiten ari den jarduketa handia, hiriarentzat hain garrantzitsua dena, hainbat fasetan garatu behar da, aurrekontua dela eta, eta pixkanaka-pixkanaka aurrera doa”.

Fase horretan baranda bakarrik berrituko da, baina hondartzara sartzeko baranda ere egingo da, 8 bolutako pieza berezi inklinatu baten bidez, baita Kontxa pasealekurako sarbidea Ondarretako arrapalan ixten duen farolaren gaineko lana ere.

Egin beharreko lanak II-A faseari dagozkio. Hau lehenengo fasearen amaierarekin lotzen da, hondartzara sartzeko bigarren eskaileratik aurrera -tuneletik aurrera-, eta Eguzki Kirol Elkartearen instalazioen eremura heldu baino lehen amaitzen da. Gutxi gorabehera 152 metro berrituko dira barandan.