Bondad kaleko euri-urak biltzeko sistema hobetzeko lanak burutu ditu Barakaldoko Udalak, sarri kolapsatzen baitzen kolektorea. Ondorioz, urak gainezka egiten zuen, eta zikinkeria sortzen. Zerbitzua hobetzeko inbertsioa 138.000 eurokoa izan da, BEZa barne. Auzo eta Hirietarako Lanak eta Zerbitzuak Arloko zinegotziak, Jon Andoni Uriak, gaur goizean bisitatu du jarduera-eremua. «Gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiteaz hitz egiten dugunean, horrelako lanez dihardugu, ikusten ez denaz, alegia «, adierazi du Uriak.
Meatze Eskola Zaharraren eta Kirol Hiriaren arteko eremuan egin da obra. Espazio horretan 300 mm-ko kolektore unitario bat zegoen, La Bondad kalean 250mm-ko diametroraino murrizten zena, eta euria erruz egiten zuen egunetan tartea kolapsatu egiten zen. Egoera hori konpontzeko, saneamendu-sare bereizle bat sortu da, La Bondad kalearen beheko aldean zegoenaren ondoren.
Horrela, euri-uren kolektore bat instalatu da, 400 mm-ko diametrokoa eta 500 mm-ko diametrokoa, ur beltzetarako. Kolektore horri lehendik dagoen sare unitarioa gehitu zaio. Era berean, 4 hustubide berri egin dira La Bondad kalean.