PRUEBA
Gaur arratsaldeko sei eta erdiak inguruan, larrialdiei aurre egiteko SOS DEIAK 112 zerbitzura deitu dute Muskizen, Pobeña auzoan, hiru pertsona harkaitzetan harrapatuta zeudela esanez. Dirudienez, marea igo denean geratu dira harrapatuta, eta ezin ziren euren kabuz irten.
Dispositiboaren arduradunak larrialdietako hainbat baliabide mobilizatu ditu, eta, azkenean, Ertzaintzaren helikoptero batek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek erreskatatu dituzte hiru gazteak; hirurak onik zeuden.