Barakaldoko Lasesarre kiroldegiko barne-igerilekuek jarduerari bihar berrekingo diote

0

Berriz ere egongo dira martxan goizetik Lasesarre kiroldegian Barakaldoko igerileku estaliak. Barakaldo Kirolak-eko instalazioetako mantentze-lanetan diharduten langileen eta haren enpresa IMESAPIren arteko lan gatazka bideratu ostean, berriz ere erabili ahal izango dituzte udal kirol instalazioetako abonatu eta erabiltzaileek instalazioak ohiko orduetan.

Horrela, bada, ohiko ordutegietan egin ahal izango da igerian kiroldegi barakaldarretako igerilekuetan.

Gorostitzako igerilekuan: Astelehenean, martxoaren 22tik:

  • Astelehenetik larunbatera, 8:15etik 21.00:00etara
  • Igande eta jaiegunetan, 8:15etik 14:00etara

Lasesarreko igerilekuan:

  • Astelehenetik ostiralera, 7:15etik 21:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8:15etik 21:00etara

Lasesarreko hidromasajeko igerilekua:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
  • Larunbatetan, 10:00etatik 19:00etara.

Aldatu egin dira, ordea, instalazioak erabiltzeko ordutegiak: goiz eta arratsaldeko tarteen ordez, pertsona bakoitzeko ordu eta erdiko tarteak egingo dira. Erreserbak, berriz, kiroldegietako harrera-guneetan egin beharko dira edo, bestela,  Barakaldo Kirolak-eko web orrian.  Erreserben artean, 15 minutuko tarte bat utzi beharko da, garbiketa egiteko. Bi egun lehenago egin beharko dira erreserbak. Instalazioetarako sartzeko, aintzat hartuko dira osasun neurriak, bai eta kontrolatuko ere ,edukiera.

«Lasesarren kasuan, aurreratu egin dugu Aste Santuan egin ohi den geldialdi teknikoa, igerilekuak ahalik eta arinen zabaldu eta Aste Santuan herritarrek erabiltzeko moduan egon daitezen», adierazi du Barakaldo Kirolak-eko buru Iñigo Asensiok. «Herritarrak igerilekura etortzera animatzen ditugu, modu seguruan egin baitaiteke igerian, zorrotz jarraitzen ditugu eta instalazioetan koronabirusetik babesteko garbiketa neurri guztiak», azpimarratu du zinegotziak.