Donostiak 400 milioiko aurrekontua onartu du

0

Donostiako Udalak 2021eko aurrekontua onartu du gaur egindako udalbatzarrean, eta beraz, 400.001.417 euroko aurrekontua kudeatuko du, hain zuzen ere, aurreko ekitaldiko aurrekontua baino %8 txikiagoa, osasun-larrialdiak eragindako diru-sarreren gutxitzea dela-eta.

Diru-sarrerei buruz,

  • 80,2 milioi euro (%20,2) zuzeneko zergetatik dator;
  • 5,5 milioi euro (%1,4) zeharkako zergetatik;
  • 102,6 milioi euro (%25,8) tasetatik eta beste motatako diru-sarreratatik;
  • 150,1 milioi euro (%37,8) Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik;
  • kapital diru-sarreratik 14,5 milioi euro (%3,6);
  • eta azkenik, 44 milioi euro beste kapital diru-sarreratik (11%).

Gastuari dagokionez,

  • 151,4 milioi euro (%45,6) pertsonalaren gastuak dira;
  • 145,5 milioi euro (%43,9) gastu arruntak;
  • transferentzia arruntak 32,4 milioi euro dira (%9,8),
  • eta 1,9 milioi euro (%0,6) beste gastu batzuri dagokie.