Ondarretako aterpetxea itxuraldatzen ari dira

0

Gazteen ekimenei lekua ematearren, eta Uliako aterpetxearen kanpoko itxura berritu ondoren, egun hauetan, Villa La Sirenan dagoen Ondarretako aterpetxean esku hartzen ari dira.

Gogoan izan behar dugu Donostia Gazteriaren helburuetako bat dela Donostiako gazteekiko komunikazioa eta harremanak erraztea, eta esparru horretan kokatzen duela beste esku hartze artistiko hau, GEROarte artista taldearen eskutik.

Proiektuan parte hartzen dutenek diotenez, “esku hartze mota hau tresna eraginkorra da esku hartzeen sorleku diren tokien berri emateko”, eta, kasu honetan, bestelako istorio bat kontatu nahi diete bai bisitariei bai herritarrei.

Horretarako, landu duten diseinuan, sirenak izango dira protagonistak, aipu egiteko, bateko, izenari berari eta, besteko, euskal mitologiari, bai eta eraikinaren iraganeko eta oraingo historiari ere. Eta, horretarako, ideia hau da: “emakume jostunen irudiak erakustea, haria (laminaren adatsa) lantzen ari direla”.

Esan behar dugu, gainera, leku hori Donostiako puntu kritiko gisa identifikatu dela, ez dela segurua batez ere emakumeentzat, jasan ditzaketen eraso sexistengatik; beraz arazo honi erantzunez eta espazio publikoan emakumeen ahalduntzea ikusaraziz, leku aproposa da indarkeria matxistez aske den Donostia aldarrikatzeko eta memoria historiko feministak berreskuratzeko.

Tokiko ekimen artistikoei leku egitea da gure helburua, Donostiako hainbat toki eta eraikinetan esku hartu ahal izateko, eta lan esparru horri eutsiko diogu.