Giza Eskubideen 18. Zinemaldiaren Gazte Epaimahairako hautatuak

0

Apirilaren 23tik 30era bitarte izango den Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian Gazte epaimahaikidea izateko zozketan hautatua izan zaren jakiteko, klik egin esteka honetan.

Aukeratuak izan diren pertsonek apirilaren 14a baino lehen baieztatu edo ezeztatu beharko dute euren partaidetza.

Gazte Epaimahaia osatuko duten 90 kideek Giza Eskubideen Zinemaldiko lehiaketara aurkeztutako film labur guztiak baloratuko dituzte, Nazioarteko Film Labur Onenaren Saria emateko.

Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaiko kide izateak zinemaldiko programazioan parte hartzeko eskubidea ematen du (filmak, solasaldiak, jarduera paraleloak), baita EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko (Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua) ikasleentzako (ECTS) kredituak lortzeko aukera ere.

Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatzen dute.