Ordutegi berezia Athletic Clubeko denda ofizialetan

0

Realaren aurkako Kopako final handiaren atarian, Athletic Clubeko denda ofizialek ordutegi bereziak izango dituzte Aste Santuko jaiegunetan. Klubeko establezimendu ofizial guztiek etenik gabe irekiko dute larunbatean, eta San Mameseko eta Mazarredoko dendek ere ordutegi jarraitua izango dute, ostegun, ostiral eta igandean, 10:00etatik 20:00etara.

San Mames eta Mazarredoko dendak: 10:00-20:00etara
Al. Rekalde, Zazpikaleak eta Max Center: larunbatean 10:00-20:00etara

Dendek athleticzale guztien eskura jarriko dituzte Klubeko produktu ofizial guztiak, arreta berezia jarriz Bizi Ametsa bildumari, duela egun gutxi argitaratu baitzen apirilaren 3 eta 17ko Kopako finalak ospatzeko.