Min hartu duen emakume bat erreskatatu dute Oiartzunen

0

Gaur arratsaldeko lau eta erdiak aldera, partikular batek SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura deitu du Oiartzungo Oianlekuko atseden gunean emakume bat min hartuta zegoela esanez.  Dirudienez, emakumeak erori eta min hartu du orkatilan.

Biktimaren erreskateaz arduratu den larrialdiei aurre egiteko teknikari batek osasun-zerbitzuak eta suhiltzaileak bidali ditu bertara, bai eta Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko talde bat ere. Min hartuta zegoen emakumea helikopteroak erreskatatu eta ospitalera eraman du.