Txindoki inguruan min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute

0

Gaur arratsaldean 41 urteko mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikoptero batek. Mendizaleak min hartu du orkatilan, eta ezin zuen bere kabuz jarraitu.

Gaur arratsaldeko seiak aldera, mendizale bat SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzuarekin harremanetan jarri da laguntza eskatzeko, Txindoki inguruan berarekin batera ibilaldi bat egiten ari zen beste mendizale batek orkatilan min hartu duela eta ezin zuela aurrera jarraitu esanez.
Adierazitako lekura larrialdietako baliabideak eta Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko talde bat bidali dituzte, eta min hartuta zegoen mendizalea erreskatatu eta ospitalera eraman dute.