2i programa 5 eta 100 langile artean dituzten Bizkaiko ETEei zuzenduta dago, enpresaren edozein arlotan berrikuntzarako proiektuen bidez eta teknologia aurreratuko inbertsioen bidez lehiakortasuna hobetu nahi badute. Ekitaldi honetan, programak 4,8 milioi euroko zuzkidura du, eta laguntzak gehienez 100.000 eurokoak izango dira.
Programaren beste ezaugarri bat da EELIF Berrikuntza Funtsarekin koordinatutako mekanismoak dituela, diruz lagundutako berrikuntza teknologikoko proiektuen finantzaketari laguntzeko.
Eskabideak aurkezteko epea astelehenean, apirilak 6, hasiko da, eta hilaren 30ean amaituko da.