Artxandako udal kiroldegiko kanpoko igerileku olinpikoa irekiko dute apirilaren 12tik aurrera

0
PRUEBA

Bilbao Kirolak-eko abonatuek Artxandako kiroldegiko kanpoko igerileku olinpikoa erabili ahal izango dute igeri egiteko apirilaren 12tik (astelehena) ekainaren 11ra arte.

Ekimen honekin, estali gabeko instalazio hauek neguko denboraldiko igerileku estalien ohiko eskaintzari gehitzen zaizkio. Horrela, jarduera fisikoa sustatzeaz gain, Bilbao Kirolak-ek Udalaren eskaintza zabaltzen du, Udalaren instalazioetan kirol modalitate horretan entrenatu nahi duten pertsonen eskari handiari erantzuteko.

Ordutegia hau izango da: 12:00etatik 19:00etara astelehenetik ostiralera eta 09:00etatik 13:00etara asteburuetan eta jaiegunetan. Distantzia olinpikoko zortzi kale egongo dira erabilgarri, eta horietako bakoitzean, gehienez ere, 3 pertsona arituko dira igerian aldi berean. Sorosleek arautuko dute espazioa. Igerilariek uretako zenbait elementu erabili ahal izango dituzte, hala nola, neoprenozko jantziak, aletak, betaurrekoak, arnas-tutuak eta abar.

Abonatuek aldez aurretik egin beharko dute erreserba Bilbao Kirolak-en web orrian edo kiroldegietako saltokietako terminaletan, eta egunean ordu bakarra erreserbatu ahal izango da.

Azkenik, triatletei, igeriketako entrenamenduak errazteko, espazio bat prestatuko zaie igerilekuko solariumaren zonan, kiroldegiaren barruan bizikletak utzi ahal ditzaten.