Athletic Clubeko emakumezkoen bi talde nagusiek atseden astea izango dute

0

Aste desberdina Athletic Clubeko emakumezkoen bi talde nagusientzat. Primera Iberdrolako taldeak ez du partidarik izango selekzioen beste geldialdi bat egongo delako, eta bigarren taldeak atsedena izango du Reto ligan, bere multzoko talde kopuru bakoitiaren ondorioz. Horrela, Iturregi eta Pampinen neskek Lezamako 8. zelaian elkarrekin hasi dute astea euripean.

Guztira 24 jokalarik osatu dute Iraia Iturregik zuzendutako ordu eta erdiko saioa. Bestalde, Lucia Garcia, Nekane Diez eta Bibiane entrenatu dira, azken hori min hartuta amaitu zen igandean Mareon jokatu zuen neurketaren ostean.

Aste honetan bi taldeak batera entrenatzeko erabakia Euskal Selekzioaren eta Espainiako selekzioaren deialdiek ere eragin dute. Oihane Hernandez Espainiako 23 urtez azpiko selekzioak deitu du, eta Amaia Martinez, Ane Elexpuru eta Alejandra Estefania 19 urtez azpikoek.

Euskadiko Futbol Federazioak emakumezkoen lehen taldeko zenbait jokalari Basque Country International Women ‘s Cup txapelketarako deitu arte, gainerako lehoiek aste desberdin bat izango dute datorren asteburuan SD Eibarren aurka Primera Iberdrolara itzuli baino lehen.