Marcelino Garcia Toralek bihar, asteazkena, 21:00etan Reale Arenan jokatuko den Real Sociedad – Athletic euskal derbiaren atarikoan erantzun zituen hedabideen galderak
Athletic Clubeko entrenatzaileak hausnarketa egin zuen taldeak larunbatean gipuzkoarren aurka izan zuen porrotaren inguruan: “Egun hauek oso gogorrak izaten ari dira gu guztiontzat. Ez dugu gertatutakoa ahaztu behar, ez dugu denbora luzean egingo. Aldi berean, zergatik gertatu den aztertu behar dugu. Garatzen dugun jokoa zein den identifikatzeak argi eta garbi adierazten digu gure emaitzaren zergatia, partidan zehar guk uste genuenetik oso urrun. Erantzukizun maila handiak, eta zaleei atsegin eman nahi izateak, estilo eta jokatzeko erari dagokionez garaipenera eramango gintuela uste genuen ideia galtzera eraman gintuen”.
Taldearen berreskurapenari dagokionez, entrenatzaile zuri-gorriak argi dauka zeintzuk diren eman beharreko pausoak: “Orain errekuperazio prozesu batean gaude oraindik. Ezin dugu porrota ahaztu, zerbaitek min ematen dizunean, laster ahazten duzu. Egin ditugun akatsak ezagutzea da gure onera etortzeko abiapuntua. Denon artean aurkituko dugu gure egoera berreskuratzeko bide egokia. Badakigu zerk eraman gaituen talde lehiakorra izatera “.
Marcelinok taldearen baikortasuna berreskuratu nahi du: “Alaitasunera eta ausardiara itzuli behar dugu. Nik uste dut, eta guk konfiantza dugu, gure jokalariengan. Finalaren aurretik bezala, orain ere bai. Ahalik eta lasterren lehiatu behar dugu, larunbatekoa istripua izan dela sinestarazi nahian. Geure buruari begiratu behar diogu. Realaren aurka jokatzea tokatzen zaigu, futbola horrelakoa da. Gure gaitasunaz konbentzituta atera behar dugu zelaira”.