Bilboko Udalak Bilbo-Basurtu esiaren eta bilboko lau erakunde soziosanitarioren lana saritu du

0
PRUEBA

Gaur Osasunaren Mundu Eguna denez, Bilboko osasun-arloko 140 elkartek egiten duten lana ez ezik, kolektibo horietan modu aktiboan parte hartzen duten pertsona guztiak ere publikoki ezagutzera eman, eskertu eta omendu nahi izan ditu Bilboko Udalak. Sariak banatzeko ekitaldi tradizionala Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egin dute, eta ekitaldiaren buru Bilboko alkateordea eta Mugikortasun, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriko Politiken koordinatzailea den Alfonso Gil eta Osasun eta Kontsumoko zinegotzia den Yolanda Diez izan dira.

Sariek aurten XI. edizioa bete dute, eta Bilbo-Basurtu ESIri eta Bizitegi, Urrezko Gurutzea, Avifes eta Apnabi elkarteei eman zaizkie. Omenaldi honen bitartez, Udalak, beste behin, Osasun Komunitarioarekin duen konpromisoa berretsi du; arlo horrek, Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez, osasunaren sustapenean, prebentzioan eta gizarteratzean irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakunde horiek burutzen dituzten programa ugari babesten ditu.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saila etengabe harremanetan egoten da hiriko 140 elkarte eta erakunde soziosanitarioekin, urte osoan zehar. Lankidetza estuari esker, programa mordoa burutzen dira osasun komunitarioaren esparru ezberdinetan; hala nola, osasunerako sustapena eta hezkuntza, gaixotasun desberdinak dituzten pertsonen artean elkar laguntzeko taldeaadikzioen arloko prebentzioa eta gizarteratzea, e.a. Azken finean, ekitaldiaren asmoa da elkarte soziosanitarioek osasun komunitarioaren arloan burutzen duten lan bikaina transmititzea, ezagutzera ematea eta saritzea.